Azken albiste eta dokumentuak:

Albiste guztiak "albisteak" atalean.  Dokumentu guztiak "dokumentuak" atalean.


Harrotasunaren eguna eta homofobiaren aurkako eguna


[EUS] MATRIKULAZIOA  LANBIDE HEZIKETA

Lanbide Heziketako matrikulazio epea: maiatzaren 6tik 24ra.


[CAS] MATRICULACIÓN FORMACIÓN PROFESIONAL

Periodo de matriculación para Formación Profesional: del 6 al 24 de mayo.


Gasteizera irteera apirilaren 30ean batxilergoko 1.mailako ikasleekin

Apirilak 30ean, asteartea, Gasteizera irteera egin zuten, Filosofia Mintegiak antolatuta, Batxilergoko 1.mailako ikasleek. Han arte eta edertasunaren inguruan filosofatzeko aukera izan zuten, abiapuntutzat Gasteizko Alde Zaharreko horma-irudiak hartuta. Ondoren ere, gogotsu jarraitu zuten, Artium Museoan, 'Filosofia, artea...eta bizitza' bisita gidatuan. 


Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketa, Batxilergoko 2.mailako ikasleen eskutik

Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasleek erakusketa prestatu dute Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren harira. Ederra, lana! Zorionak!

Txorierri institutuko ikasleek Gurot txapelketako finala jokatuko dute gaur Bilbon

Txorierri Institutuko DBHko 3.mailako talde bik Gurot txapelketaren final handian hartuko dute parte gaur. Gurot txapelketa 12-18 urte bitarteko gazteek aisialdian euskaraz aritzeko online jokoa da, eta gero eta parte-hartze handiagoa izaten ari da urtetik urtera.

Finala San Mameseko ipar-aretoan, arratsaldeko 18:30etan, izango da, eta, hamabi talde lehiatuko dira bertan, euskal kultura eta kultura unibertsalari buruzko galderei erantzunez. 

Nahi duenak Youtubeko esteka honetan jarraitu ahalko du finala:

[Apirilak 26, 18:30h] Gurot Finala ZUZENEAN

Zorte on !